Gurasoentzako adimen emozionalari buruzko tailerra
2021/03/09Udal Prebentzio Zerbitzuak 13-18 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoentzako adimen emozionalaren inguruko tailerra antolatu du
Tailer honen helburua da, gurasoak trebatzea, norbere eta seme-alaben emozioei arreta jartzen, hauek identifikatu eta hauei lotutako hainbat portaera ulertzeko, eta seme-alaben heziketa prozesuan familian ematen diren egoera emozional ezberdinak maneiatzen.
Landuko diren edukien artean honakoak daude: zer diren emozioak, emozioen funtzioak, zertara bultzatzen gaituzten emozioak, kudeaketa emozionala, nola bizi dituzten nerabeek emozioak eta nola izan gure seme-alaben bidelagun emozionala.
- Egutegia: 17:00etatik - 18:30era asteazkenetan ( apirilak 28, maiatzak 12 eta 26, eta ekainak 9 eta 16), guztira 5 saio.
- Lekua: Kulturateko, Jokin Zaitegi gela
- Dinamizatzialea: Dona Apellaniz Nieto, Adimen eta Hezkuntza emozionalean aditua.
- Izen ematea: apirilak 22ra arte, plaza mugatuak egongo dira.
Izen ematea hemen edo BAZen.
Informazio gehiago, hemen.