Zabalik da epea Arbolapeta aldean kamioi dendak jartzeko lizentzia eskatzeko

2022/11/04
Card image cap
Eskaerak aurkeztu behar dira urriaren 27tik azaroaren 10era, biak barne.

Arrasateko Udalak administrazio prozedura deitu du lizentziak emateko bide  publikoan (arbolapeta aldean) kamioi-dendak jartzeko domeketan eta beste hainbat egunetan, ogitartekoak eta patata frijituak egin eta saltzeko.

Oinarriak eta eskaerak Herritarren Atarian daude eskuragarri.