Udaltzaingoak bi ibilgailu hibrido berri erosi ditu

2022/03/24
Card image cap
Mugikortasun jasangarria sustatzeko helburuarekin, 10 urtetik gorako bi diesel ibilgailu ordeztuko dira, hibridoak diren Hyundai i-Data 7 ibilgailuekin.

Arrasateko Udalak, udalerriko energia-eraginkortasuna hobetzeko eta kutsadura murrizteko asmoz, bi patruila-ibilgailu hibrido berri erosi ditu Udaltzaingoarentzat. Mugikortasun jasangarria sustatzeko helburuarekin, 10 urtetik gorako bi diesel ibilgailu ordeztuko dira, Hyundai i-Data 7 ibilgailu hibridoekin.

Inbertsioa 49.894,35 € eurotakoa izan da, BEZ barne, eta Oarso Car S.L. enpresak hornitu ditu ibilgailuak, eskaintza onena egin ostean.

Kutsadura murriztu, herriko errepideetako trafikoa arindu eta arrasatearrean segurtasuna hobetzeko bidean, gehieneko abiadura 30K/h-ra jaitsiz, TAO zerbitzua ezarriz eta oinezkoari leku gehiago emanez, auto hibridoa gutxiago kutsatzen duen garraio profesionalaren alternatiba egokia da.