Muzibar-Arbolapeta-San Frantzisko kaleen arteko berrantolaketa proposamenak

2016/09/14
Card image cap
Muzibar-Arbolapeta proiektuan jaso ziren iritzi bozkatuenak hartu eta San Frantziskoraino luzatu dira. Hainbat propasamen aurkeztu dira. Erakusketa Kulturaten irailaren 13tik 28ra. Iritzia emateko epea urriaren 7 arte

Otsaila aldean, Muzibar-Arbolapeta berrantolatzeko proiekturako, hainbat proposamen jaso ziren herritar eta eragileen eskutik. Proposamen bozkatuenak hartu eta San Frantziskoraino luzatu dira, eta antolatu eta gero, berriz ere zuengana jotzen dugu zuen iritzia jasotzeko asmoz. Aukera ezberdinak jaso dira eragina daukatenak bereziki: Ignazio Zuloaga Kalean, San Frantziskoko biribilgunean eta Aramaio erreka bistaratzean.

7 alternatiba nagusi aurkezten dira, bakoitzak 5 aukera dituztela. Alternatiba bakoitzeko 2 plano daude eskuragarri. Lehenengoa A, B, C eta D aukerak biltzen ditu, aldaketak zonalde bakar bati eragiten diolako, eta bigarren plano bat E alternatibarekin, eremu zabalago bati eragiten diolako.

Bozka emateko eta informazio guztia ikusteko sakatu hemen.