Arrasateko Udalak eta Udaltzaingoak iruzur baten berri eman dute
2024/07/05Iruzurra telefono dei batekin hasten da, “Udaltzaingo edo Ertzaintzaren izenean deitzen dute, polizia-etxetik hots egiten dutelakoan. Dei horretan biktimari esaten diote bere senide bat istripu batean inplikatuta dagoela, eta arazoa konpontzeko diru kopuru bat behar duela. Berriki ezagutu dugun kasuan, diruaren ordez bitxiak eskatu dituzte. Behin iruzurra onartuta, polizia bezala identifikatu den iruzurgilea etxera bertaratzen da 10 minuturen buruan diru edota bitxien bila” adierazi dute Udaltzaingotik.
Udaltzaingotik jakinarazi dute, halaber, ez Udaltzaingoak ezta Ertzaintzak ere ez, ez dutela inolako kasutan dirurik eskatzen. Beraz, horrelako deirik jasotzekotan, jaramonik ez egitea eskatu dute, eta ahal bezain laster Udaltzaingoarekin edota Ertzaintzarekin harremanetan jartzea.