Ibaialde proiektua Udalako Ingurumen Eskolan izan da
13/03/2018Egun bakoitzean 25bat pertsona izan dugu Udalako Ingurumen Eskolan ibaiak nola aztertu eta hobeto ezagutu ikasten.
Eusko Jaurlaritzak duen IBAIALDE proiektuak Euskadiko ibaien egoera aztertzea du helburu. Azterketa hauetan interesatuta dauden eskolak, elkarte eta taldeei ibaiaren ingurumen-egoera aztertzeko materiala doan banatzen zaie.
Prestakuntzako saio eta irteera tematikoak antolatzen dira, eta aurten Udalako Ingurumen Eskolan izan dira martxoaren 9 eta 10ean. Saio horietan ibaietan topa dezakegun ornogabeak aurkitzen saiatu dira partehartzaileek, eta asko topa dituzte Udalatik gertu dagoen Madariaga errekan.