Arrasateko Udalak ‘Mantentze lanetako burua’ plaza beteko du behin betiko izaeraz

2024/09/02
Card image cap
Arrasateko Udalaren langile plantillan hutsik dagoen ‘Mantentze lanetako burua' plaza oposizio-lehiaketa irekiaren bidez hornitzeko, ohiko hautaketa prozesuaren deialdia egin da.

Arrasateko Udalak ‘Mantentze lanetako burua’ plaza hornitzeko deialdia egin du, oposizio-lehiaketa irekia bidez jabegoan betetzeko.

Hautaketa prozesuan parte hartzeko, besteak beste, baldintza hauek bete behar dira:

  • Ingeniaritza teknikoko/Arkitektura teknikoko unibertsitate titulua edo baliokidea duen titulazioa izatea.
  • Euskarazko C2 maila (4. hizkuntza eskakizuna) izatea.

Deialdiaren oinarri orokorrak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren 2024ko ekainaren 27an, 124. zenbakian eta oinarri espezifikoak 2024ko abuztuaren 21ean, 160. zenbakian. Eta Estatuko Aldizkari Ofizialean lanpostu hau betetzeko deialdia abuztuaren 30ean argitaratu da.

Interesdunek hautaketa prozesuan parte hartzeko eskabidea aurkeztu ahal izango dute 2024ko irailaren 27 arte (barne) BAZen edo udalaren webgunean.

Hautaketa prozesu honetatik enplegu poltsa bat sortuko da.

Hautaketa prozesuaren informazio gehiago LAN ESKAINTZA atalean.