Astelehenean, urtarrilak 13, hasiko dituzte Uarkapeko Boulderra berritzeko lanak

2025/01/10
Card image cap
Azken urteetako mantenu faltaren ondorioz, “egoera txarrean” dagoela adierazu du Udalak. Boulderra otsailaren 28 arte itxita egotea aurreikusten da.

Uarkapeko frontoiko behe solairuan kokatzen den boulderra berritzen hasiko dira datozen egunetan. Urte askoan mantenu faltaren ondorioz, gaur gaurkoz, egoera txarrean eta zaharkituta dago, besteak beste, presa batzuk solte daude, beste batzuk puskatuta, panelatua ere aldatu beharra dago… “Honek segurtasun arazoak sortu ditu azken urteetan, eta erabiltzaileen hainbat kexa ere izan dira”, Udalaren arabera. Aipatutako arrazoiengatik, astelehenean, urtarrilak 13, Arrasateko Udalak Boulderreko berritze lanak hasiko ditu.

Azpiegitura eta presa berriak

Gaur gaurkoz dagoen egitura aprobetxatuz, rokodromoa birmoldatu, hornitu eta instalatzea da helburua. Gehiegizko estraplomoak murriztuko dira, modu honetan, gunea eskaladako hastapen, erabiltzaile eta ikastaroetarako egokituko da.

Presei dagokionez, instalatuko diren presek eskaladako egitura artifizialetarako UNE-EN 12572-3 Europako araua bete beharko dute, eta marka profesional batekoak izango dira. Besteak beste esku-presak, oin-presak eta zurezko bolumen berriak jarriko dira.

Lanak otsailaren 28ra arte

Aurreikuspenen arabera, berritze lanak astelehenean urtarrilak 13an hasi, eta otsailaren 28ra arte luzatuko dira. Ondorioz, Uarkapeko Boulderra itxita egongo da aipatutako epean. Aurrekontua 39.611 eurokoa BEZ gabe (47.929,31 euro BEZ barne) da, eta Urkizu Agirretxe Ioseba eta Beste Bat O.E enpresak egingo duti lanok.