Web helbide berria Enplegua eta Garapen Ekonomikoko Sailerako

2012/06/14
Card image cap
Arrasateko Udalak web gune berria garatu du Enplegua eta Garapen Ekonomikoko gaiak jorratzeko. Gaur aurkeztu zaio gune berria prentsari, Emakume Txokoa eta Aukeakoekin batera.

Web gune berriak Udaleko web orokorreko hasierako orrian sarrera du (www.arrasate-mondragon.org) Enplegua eta Toki Garapeneko kromoaren bitartez, edo zuzeneko sarrera www.arrasatekoenplegusaila.com helbidean. Edukiak, funtsean, lehengoak dira, baina era irisgarriagoan - zuzeneko helbidetik edo udalaren web orri orokorreko azaleko kromotik abiatuta- , erabilerrezagoan - gehien erabiltzen diren ataletara zuzenean sartzeko aukera ematen du (lan eskaintzak, formazioa, estatistikak...) eta ordenatuagoan aurkeztuta.  Ekarpen berrien artean azpimarratu behar da Udalaren Enplegu Sailarekin zuzenean kontaktatzeko aukera eskaintzen duela, elkareragiketarako bidea emanez, eta argitaratzen dituen berrien harpidetzak egiten uzten duela.   Laster baten sare sozialen bitartez eragiteko aukera ematea aurreikusten da.


http://www.arrasate-mondragon.org/udala/udal-sail-eta-zerbitzuak/home