BAZ. Eskubideak, betebeharrak eta gomendioak. Araudia.

Herritarren eskubideak

Prozedura Administratiboko  30/1992 Legearen 35. artikuluan eta Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteko 15/1999 Lege Organikoaren 14.enetik 16.era doazen artikuluetan aurreikusitako eskubideak, eta horien artean, zehaztasunez, hauek:

  • Bi hizkuntza ofizialetako edozeinetan artatua izatea (euskaraz edo gaztelaniaz), Arrasateko Udalaren Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren gidalerroak betetze aldera.
  • Datu pertsonalen konfidentzialtasuna eta egindako zerbitzuei buruzko pribatutasuna bermaturik izatea.
  • Informazio eskabideetan, gestioan eta erreklamazioetan tratu pertsonalizatua eta berdintasunezkoa izatea.
  • Edozein eskaera, iradokizun, kexa edo esker ona aurkeztea eta ahalik eta azkarren erantzuna jasotzea. Horretarako, formularioak izango ditu Udalak herritarren eskura.

Herritarren betebeharrak

  • Uneoro jarrera ona eta errespetuzkoa izatea BAZeko langileekin eta eraikina une horretan erabiltzen duten gainerako erabiltzaileekin.
  • Zerbitzuen txandak eta funtzionamendua errespetatzea, eta edozelan ere langileen esanetara egotea.
  • Langileekin kolaboratzeko jarrera izatea, eta egiaz eta zehaztasunez ematea beharrezkoak diren identifikazio datuak, bai gestioetan bai tramiteetan.

Zerbitzua erosoagoa izateko gomendioak

  • BAZeko bulegora jo aurretik udalaren web orrian kontsulta egiten baduzu (www.arrasate-mondragon.net), edo 010era deitzen baduzu, alferreko joan-etorriak saihestu ditzakezu.
  • Tramite bat hasten duzunean, saiatu zaitez eskabide orria  eta dokumentazio osoa eta zuzena ekartzen, eta horrela azkartasuna irabaziko duzu.
  • Egin itzazu gestioak eta deiak jende gutxien dabilenean (13:00-16:00). Ez egon zain guri deitzeko edo guregana etortzeko epeak bukatzen diren azken egunera arte. Eskari pilaketak zaildu egiten du zerbitzu ona ematea.
  • Helbidez, ibilgailuz, banketxez, helbideratzeaz aldatuz gero, jabetza berri bat baduzu, eta abar, jakinarazi iezaguzu lehenbailehen, horrela gure datu basea eguneratuko dugu

Aplikatu daitekeen legezko araudia

  • Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legea, azaroaren 26koa.
  • 15/1999 Legea Organikoa, abenduaren 13koa, Datu Pertsonalak Babestekoa.
  • 11/2007 Legea, ekainaren 22koa, Herritarrek Zerbitzu Publikoetan Sarbide Elektronikoa izateari buruzkoa.
  • Udaleko Erregelamendu Organikoa.