Gazteria Sailak Astronomia ikastaro bat antolatu du
19/05/2014![Card image cap](https://www.arrasate.eus/es/noticias/gazteria-sailak-astronomia-ikastaro-bat-antolatu-du/@@images/896acf3a-bd6a-4363-a7a3-4191a7c9cd1a.jpeg)
Oinarrizko ikastaroa izango da, eta helburua da astronomia eta eguzki/izarren hasierako gerturatze eta ezagutza bat izatea
Ikastaroa bi saiotan banatuko da, eta Ilatargi Astronomia Taldeak zuzenduko ditu biak.
- Ekainaren 4an, eguaztenean, 18:30-20:30, gaueko zeruaren gaineko azalpenak.
- Ekainaren 6an, egubakoitzean, 18:30-20:30, eguzkiaren azalpena eta behaketa, eta 22:00-24:00, zeruko izarren behaketa egingo da.
Matrikula: 5 euro.
Izena emateko: Gazte Bulegoa, 943252065 edo gib@arrasate-mondragon.net