Uztaileko kirol ikastaroak
18/06/2018Hastapen ikastaro hauen ezaugarri garrantzitsuena zera da, astean behin egitekoak direla. Horrela, hile osoan zehar erabiltzailek aukera izango du hastapeneko edukin zehatz bati buruzko 4 saio jasotzeko. Landuko diren edukin hauek kiroldegian eskaintzen diren ohiko ikastaroena izango da: pilates, aero pilates eta hipopresiboak. Horrez gain, Nordic Walking-eko hastapen ikastaro bat ere eskainiko da. Hastapen ikastaro hauen helburua, jarduera fisikoa egiteaz gain, aktibitate hauek modu lasaiago batean ezagutzea izango da. Hastapen ikastaroak diren heinean, jarduera hauetan inoiz edo gutxitan aritu diren erabiltzaileei egokitutako klaseak izango dira.
Eskainiko diren ikastaroan hauek dira:
- Pilates hastapena:
- 1) Uztailak 2, 9, 16 eta 23 goizeko 09:30tan.
- 2) Uztailak 4,11,18 eta 25 arratsaldeko 19:00tan.
- Pilates aereo hastapena:
- 1) Uztailak 5,12,19 eta 26 goizeko 10:30tan.
- 2) Uztailak 3,10,17 eta 24 arratsaldeko 17:30tan.
- Gimnasia abdominal hipopresiboetan hastapena:
- 1) Uztailak 4,11,18 eta 25 goizeko 09:15tan.
- 2) Uztailak 4,11,18 eta 25 arratsaldeko 17:15tan.
- Nordic Walking hastapena:
- 1) Uztailak 3,10,17 eta 24 goizeko 10:30tan.
- 2) Uztailak 4,11,18 eta 25 arratsaldeko 17:30tan.+
Bestalde, ikasturte osoan zehar martxan izan diren ikastaroak ere eskainiko dira:
- K-Strech:
Astelehenetan: 10:30
Asteartetan: 09:30, 10:30, 18:30 eta 19:30
Asteazkenetan: 07:30 eta 18:15
Ostegunetan: 10:30 eta 17:15
Ostiraletan: 07:30
- Pilates:
Astelehen eta asteazkenetan: 10:30 eta 15:00
Astearte eta ostegunetan: 18:30
- Zunba:
Astelehena eta asteazkena: 18:30
- Spinning:
Astelehen eta asteazkena: 18:30
Astearte eta osteguna: 07:00
Astearte eta osteguna: 09:15
Bestalako informaziorik nahi izanez gero, Musakola kiroldegira deitu: 943252030 edo ondorengo helbide elektronikora idatzi: kirola@arrasate. eus