Datorren asteazkenean hasiko ditugu Uribarri Etorbideko asfaltatze lanak

28/11/2014
Card image cap
Eguraldia lagun bada, abenduaren 3an hasiko dira eta lauzpabost eguneko epean amaituko dituzte. Hurrengo asfaltatze lanak Alfontso VIII.kalean burutuko dituzte

Aurtengo asfaltatze lan garrantzitsuenak Uribarri etorbidekoak izango dira, Alfontso VIII.a, Kontzeziño eta Araba Etorbidean egingo direnekin batera.

Aurten egingo diren lanak

Udaleko Zerbitzu Teknikoek Bisita orokor bat egin zuten, puntu kritikoak antzemateko, asfaltoak txarrera egin duen lekuetan eta presazko beharrak, aurreko urteetan antzeman edo detektatu ez direnak. Azterketa honen ondorioz zenbait lehentasun proposatu zituzten. Haiek kontuan harturik, ekainaren 27ko Gobernu batzordean onartu zen 2014ko Asfaltatu plana eta hauek dira aurten egingo diren lanak: 

  • Uribarri etorbidea (Udala plazako errotonda eta Garaiako sarrera bitartean).
  • Alfonso VIII (zatiak).
  • Fagor Etxetresnak aurrealdean pitzadura baten konponketa.
  • Kontzeziño kalea (Maiatzak 1eko errotondatik Laubide errotondarako tartea).
  • Araba Etorbidea (Maiatzak 1eko errotondatik Polmetasa zaharreraino)
  • Gipuzkoa Etorbidea (Maalako errotondatik Nao Santiagoko bidegurutzeraino).

 

Diputazioaren eta Udalaren artean

“YARRITU S.A” enpresari adjudikatu zitzaizkion 2014ko lanok egitea, 276.087 eurotan (BEZ barne). Aurrekontu horretatik  104.379 euro Udal kontusailetik ordainduko diraGipuzkoa Etorbidea, Kontzezino kalea, Araba Etorbideko lanak.

Bestalde, Aldundiak Arrasateko Udalari eskualdatu zion urtarrilean “GI-2620 Legutio - Arrasate, Aramaiotik” errepidearen zeharbide zaharra. Hau da, Mugarrietako errotondatik Goiruko errotondarainoko zatia. Eta Aldundiak diru kopuru bat transferitu zion Udalari bide-zatia egoera onean eskualdatzeko obligazioaren ordez.

Araba Etorbidea, Alfontso VIII, Arrasate Pasealekua eta Uribarri Etorbideaeskualdatuko bide zati horren parte dira. Honenbestez, haiei dagozkien asfaltatu lanak (171.708 euro) Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik jasotako dirutik ordainduko dira.

Garaia aldetik hasiko dira

Uribarri Etorbideko asfaltatze lanak Garaia sarreratik hasiko dituzte eta Udalako plazako errotondan bukatu. Aurreikusten da lanok bost egunetan amaitzea, hala ere asfaltatu lanak eguraldiaren menpe daude guztiz eta horren arabera gora beherak izan daitezke. 

Bestalde, lanek irauten duten bitartean, asfaltatzen ari diren errepide zatian txandaka emango diote pasoa trafikoari, eta horretarako berton izango dira Yarritu enpresako zenbait langile. Garaia sarreratik hasiko dira eta tartean diren aparkalekuak kendu egingo dituzte asfaltatu lanak ganoraz burutu ahal izateko.