Hauteskunde mahaietako zozketa bihar izango da, martxoaren 21ean

2024/03/20
Card image cap
Hauteskunde mahaira bertaratu beharko dira soilik udal langileen jakinarazpena jasotzen duten hautesleek.

Bihar, martxoaren 21ean, zozketa publikoa egingo da 2024ko apirilaren 21eko Eusko Legebiltzarreko hauteskundeen hauteskunde mahaietako kideak izendatzeko. Horretarako, Udaleko Osoko Bilkuraren bilkura berezia egingo da, goizeko 09:00etan, Udaletxeko Pleno Aretoan.

Herritarrek, eguerditik aurrera,  hauteskunde mahaietarako kide edo ordezko direnkontsultatu ahal izango dute webgune honetan: www.arrasate.eus

Mahaiko kide izateko zerrendak

Mahai bakoitza 3 kidek osatzen dute hauteskunde egunean: mahaiburua, lehen mahaikidea eta bigarren mahaikidea. Mahaiburu eta mahaikide bakoitzak 2 ordezko ditu. Mahai bakoitzeko 9 kide horiek aurketzu behar dira dagokien hauteslekuan apirilaren 21ean, goizeko 8:00etan.

Zozketan, kargu bakoitzaren 14 pertsonako zerrenda bana osatuko da, eta Bergarako Hauteskunde Batzordeak izendapenaren aurkako alegazioak onartuz gero, zerrendako hurrenkeran izendatuko da ordezkoa. Jakinarazpenak egiteko azken eguna apirilaren 19a izango da.

Mahaikidea bazara, esteka honetan kontsulta dezakezu eskuliburua:

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundetarako eskuliburua
https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/w_in_24_pv_miemb_guia/eu_def/adjuntos/web_EUSK_Manual-integrantes-mesa-electoral.pdf