Hurbiltasun bulegoa zabalik, Santa Teresako eta Doneztebe Portuko kaleko bizitegi eraikinak birgaitzeko Eusko Jaurlaritzak ematen dituen dirulaguntzen berri emateko
2023/04/25Bulegoa dago Santa Marina auzoko alkatetzaren lokaletan, Santa Marina kaleko 16. zenbakiko beheko solairuan.
Gaur, astelehena, apirilaren 24an, Hurbiltasun bulegoa zabaldu da herritarrentzat Santa Marina auzoan. Bulego horrek arreta emango die interesa dutenei Eusko Jaurlaritzak Santa Teresa/Doneztebe Portuko eremuko bizitegi eraikinak birgaitzeko ematen dituen dirulaguntzen programan.
Bulegoa dago Santa Marina auzoko alkatetzaren lokaletan, Santa Marina kaleko 16. zenbakiko beheko solairuan (tel.: 943 03 62 15).
Bulegoan Arrasateko Udaleko langile bat egongo da eta ordutegi hau izango du:
- Astelehenean: 15:30/19:30
- Martitzenean: 10:00/12:00
- Eguaztenean: 10:00/12:00 eta 15:30/19:30
- Eguenean: 10:00/12:00
- Egubakoitzean: 10:00/12:00
Informazio gune honetatik harago, SURADESAk ere informazioa emango du Nafarroa etorbideko 17an (tel: 943 79 33 99).