Udalak liburuzain laguntzaileen lan poltsa sortuko du

2022/06/15
Card image cap
Arrasateko Udalak liburuzain laguntzaileen lan poltsa baten oinarriak onartu ditu.

Deialdiaren oinarriak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu dira.

Interesdunek eskabidea aurkeztu ahal izango dute hautaketa prozesuan parte hartzeko, ekainaren 16tik 30era (biak barne), BAZen edo udal webgunean.

Egingo den hautaketa prozesuaren oinarri-arauak HEMEN  kontsultatu daitezke.