Udalak 6 langabe kontratatuko ditu
2024/11/08Kontratuen ezaugarriak
- 3 Igeltserotza peoi
Egitekoa: Gehienbat espaloi eta hiriko beste euskarri batzuen igeltsaritza hobekuntza lanetan laguntzea.
Kontratua aldi baterako izango da (6 hilabete, egun osoz) eta hautagaiek prozesuan parte hartzeko honako baldintzak bete beharko dituzte:
- Kontratatutako pertsonak langabetuak izan behar dira, eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile gisa alta egon, bai hautagaitza enplegu-eskaintzatara bidaltzen duten momentuan bai kontratua hasteko egunaren aurreko egunean.
- Deialdia egin eta sei hilabete lehenagoz Debagoiena Eskualdeko udalerri batean erroldaturik egotea.
- Ezingo dira kontratatu 2023ko ekitaldirako enplegu-sustapeneko toki-ekintzetarako laguntzen deialdietan edo 2023ko ekitaldirako EAEko EGF Plus 2021-2027 programa operatiboaren esparruan toki-erakundeek gazteak kontratatzeko laguntzen deialdietan kontratatuak izan diren pertsonak.
- B gidabaimena.
- 3 Ofizial mantenua igeltserotza
Egitekoa: Gehienbat espaloiak konpontzea litzake, nahiz eta igeltseritza beste lan batzuk ere egingo zituzten.
Kontratua aldi baterako izango da (6 hilabete, egun osoz) eta hautagaiek prozesuan parte hartzeko honako baldintzak bete beharko dituzte:
- Kontratatutako pertsonak langabetuak izan behar dira, eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile gisa alta egon, bai hautagaitza enplegu-eskaintzatara bidaltzen duten momentuan bai kontratua hasteko egunaren aurreko egunean.
- Deialdia egin eta sei hilabete lehenagoz Debagoiena Eskualdeko udalerri batean erroldaturik egotea.
- Ezingo dira kontratatu 2023ko ekitaldirako enplegu-sustapeneko toki-ekintzetarako laguntzen deialdietan edo 2023ko ekitaldirako EAEko EGF Plus 2021-2027 programa operatiboaren esparruan toki-erakundeek gazteak kontratatzeko laguntzen deialdietan kontratatuak izan diren pertsonak.
- B gidabaimena.
Hautagaien aurretiko aukeraketa
Hautaketa prozesuetan parte hartzeko interesa duten pertsonek izena eman behar dute LANBIDEn (bulego kolaboratzaileetan edo web orrian).
Lanbiden izen emateko epea
Azaroaren 8tik 15era, biak barne.
Hautagaiaren azkeneko aukeraketa
Hautagaiaren azken aukeraketa Udalak egingo du, egokitasun probak eginez eta hautagaiek egiaztatutako merituak baloratuz.
Informazioa eta kontsultak
Deialdi honi buruz informazio gehiago (egin beharreko probak, balorazio merituak …) eta Udalak hartzen dituen erabakiak (oharrak, aurrez aukeratutako hautagaien zerrenda, azterketak edo elkarrizketak egiteko deialdiak, hautaketa proben emaitzak, eta abar) udaleko web orrian argitaratuko ditu, lan eskaintzen atalean eta interesdunen eskura jarriko ditu BAZen, Biztanleentzako Arreta Zerbitzuan.
Deialdi honi buruz interesdunek behar duten edozein informazio osagarri jasotzeko, hona jo dezakete:
BAZ (Biztanleentzako Arreta Zerbitzua)
Arano eta Garcia maisu-maistrak kalea 8
Tel.: 943 252000