Kulturaten ikusgai Arrasateko hiri antolamenduaren plan orokorraren aurrerapena

2011/12/16
Card image cap

Udalbatzak, joan den azaroaren 8an egindako bilkuran, Arrasateko Hiri Antolamenduaren Plan Orokorraren berrikuspenaren Aurrerapen agiria jendaurrean jartzea erabaki zuen.

 

Agiri hori Kulturateko kalistroetan egongo da erakusgai 2011ko abenduaren 16tik 2012ko otsailaren 5a arte.

 

Erakusketa zabalik egongo da astelehenetik larunbatera (igandeak itxita). Hala ere abenduaren 24 eta 31n itxita egongo da.

 

Ordutegia honokoa izango da: goizez 11:30etatik 13:30etara eta arratsaldez 17:00etatik 20:00etara.

 

Aurrerapen agiri osoa erakusten da Kulturaten, eta baita ere Arrasateko argazki zahar batzuk. Erdiko patioan txabolatxo bat jarri da eta bertan 1933. urtean Arrasaten grabatutako filma txiki bat botako da.

 

Jendeak agiriari buruzko iradokizunak aurkez ditzake 2012ko otsailaren 15a arte. Agiria weborrian ere egongo da ikusgai (http://www.arrasate-mondragon.org/udala/udal-egitamu-orokorra).

 

Iradokizunak aurkeztu ahal izango dira, BAZ-en eta erakusketan jarriko den kutxatilan. Egin ahal izango dira, baita ere, Arrasateko Udalaren webgunean.

 

Udalak gonbitea luzatzen die erakunde, talde, enpresa eta hiritarrei Kulturaten egingo den erakusketara azaltzeko, eta dei egiten die egoki jotzen dituzten iradokizunan aurkez ditzaten.