Krossfit-core: jarraitzaile ugari hartzen ari den kirol ekintza

2015/04/21
Card image cap
Hastapen saio berri bat jarri behar izan da goizez, erabiltzaileek hala eskatuta. Arratsaldeko saioetarako (19:30) aukera gutxi gelditzen dira, beraz, animatu eta izena eman lehen bait lehen. Hastapen saioen ondoren, maiatzaren 5ean ikastaroa hasiko da.

Gorputzaren mugimendu osoa lantzen duen Krossfit-core ekintza berriak baditu jarraitzaileak Arrasaten. Hala erakusten dute kirol ekintza hau ezagutzera emateko Udal Kirol Zerbitzuak eskaini dituen hastapen saioek.

Apirilaren 23ko saioa (19:30) beteta dago jadanik eta apirilaren 28ko saioari (19:30) betetzeko ez zaio asko falta. Gainera, erabiltzaileek hala eskatuta, goizeko hastapen saio bat ere eskaini behar izan da, hain zuzen ere, apirilaren 27an 11:15etan egingo dena.

Guztietarako ere informazioa eta izena emateko aukera dago Musakolako kiroldegian eta 943 77 16 77 telefonoan.

Gure gorputza mugimenduak egiteko diseinatuta dago eta 15 funtzio motorez antolatua. Krossfit-coreak gorputzean sortzen diren mugimenduak egitera bultzatzen duen teknika da eta gorputzean eragiten dituen aldaketa anatomiko, fisiologiko eta funtzionalak izugarriak dira. Gihar batek ez du sekula bakarrik lan egiten, horregatik da hain garrantzitsua mugimendu osoak entrenatzea ariketa analitikoekin batera.

Krossfit-corea praktikatzeak dakartzan onurak:

- Mugimendu funtzionalek gure eguneroko bizitzarako eta kirol praktikarako transferentzia bat izatea du helburu.

- Gainera, entrenamendu funtzionalak Core edo gorputzaren erdialdeko atalaren inplikazio handia eskatzen du ariketa guztietan. Hori garrantzitsua da oreka, segurtasuna eta indarrra lortzeko.

- Entrenamendu funtzionalaren helburua pertsonaren ongizatea eta egoera fisiko on bat izatea da. Honen barruan sartzen dira gorputz abileziak.

Saioaren lehen 15 minutuak berotzeko izango dira. Ondorengo 30 minutuetan mugimendu ezberdinak egingo dira, norberak ahal duen intentsitatea erabiliz. Gehien bat ariketa globalak egingo dira, analitiko batzuekin konbinatuz. Lan denbora motzak erabiliko dira ariketa bakoitzean eta deskantsu tarte laburrak ere erabiliko dira. Kore lana mugimendu funtzionalekin tartekatuko da eta lan hau koreografiatua izango da. Bukatzeko, azken 5-10 minutuak luzkaetak egiteko erabiliko dira eta baita saioaren feed-back-a jasotzeko ere.

Hastapen saioen ondoren, maiatzaren 5ean ikastaroa hasiko da. Astearteetan eta ostegunetan egingo da, 19:30etan.

Astean bi eguneko ikastaroa eginez gero, kirol zerbitzuko abonatuek 31,15 € ordainduko dituzte eta ez abonatuek 10 € gehiago. Astean egun bakarra egitea aukeratuz gero, abonatuek 18,60 € ordainduko dituzte eta ez abonatuek 6 € gehiago.