“Zaborra lurrera, mundua kalera” kanpainako lehiaketak badu irabazlea

2021/06/17
Card image cap
Irabazleak izan dira Kurtzebarri Herri Eskola, Arrasate Herri Eskola eta Arizmendi Ikastola (Almen gunea).

Debagoieneko Mankomunitateak antolatuta hondakinen kanpainan egiten den lehiaketak badu irabazlea 2020/2021 ikasturtean: horma irudien lehen hezkuntzako lehiaketan lehen saria jaso du Aretxabaletako Kurtzebarri Herri Eskolako 5. mailak eta bigarren saria Arrasate Herri Eskolako 5. mailak. Irabazleak motxila bat jaso du, naturaz gozatzeko materialez osatutakoa, eta bigarrenak eskolako materiala, natura gaiekin lotutakoa.

Bestetik, DBHn antolatzen den lelo lehiaketan irabazlea izan da Arizmendi Ikastola (Almen gunea), “Zaborra gehiegi, kalte larregi” leloarekin. Irabazleak aukera izango du egun osoko irteera bat egiteko.

Udalako Ingurumen Eskolatik eskerrik asko parte hartzaile guztiei, eta pasatu uda topera, merezita duzue eta!!!!