Hirugarren adina

 

SARRERA

  1. adinarekin egindako interbentzioa urtarrila eta maiatza bitartean garatu dugu. Gure interbentzioan 4 erretiratu egoitzek hartu dute parte, Abaroak, Toki argik , Musakolak eta Uribarrik, hots, Arrasaten dauden erretiratu egoitza guztiek hartu dute parte.

Gure interbentzioak saio ezberdinetan garatzen ditugu dugu eta hor jorratu ditugu parte hartzaileei gehien interesatzen zaizkien gaiak.

 

POPULAZIOA

Gure populazioa Arrasateko 3. adineko populazio osoa izango litzateke era teoriko batean, dena den, parte hartzea boluntariok izanik, gurean parte hartutakoak kopuruz txikiagoak zizan dira. Alabadere, 3. adineko etapan daude parte hartzaile guztiak eta etapa horrek berezitasunak ditu.

Nahiz eta 60 urtetik gorako pertsona guztiak ezin zaku berean sartu, pertsona bakoitza bakarra baita, denek komunean badituzte zenbait ezaugarri. Inork ez du zalantzan jartzen adinarekin ahalmenak galtzen direla, eta horrek badu trafikoarekin zerikusirik. 60 urte baino zaharragoa den gidari batek bolantean duen esperientzia handia izanik ere, zentzumenak galdu ahala, gidatzeko gaitasuna galtzen joango da.

Ezin dugu ahaztu, bestalde, gure gorputza ere adina eta urteak aurrera joan ahala, ez dela berdina, lepoa, garondoa eta sorbaldak lotuago ditugu eta horrek zailtasunak sortzen dituzte gidatzerakoan; atzeraka gidatzerakoan, errail batetik bestera igarotzeko,? Gure gorputza lehenago nekatzen da eta arreta errazago galtzea dakar horrek.

Azkenik, euren arazo psikofisikoen ondorioz, 3. adina da sendagai gehien hartzen dituen gizarte sektorea. Hori ere arazo asko ekar ditzake trafiko munduan.

Baina horrek guztiak ez du balio adineko gidarientzako bakarrik, adineko pertsonek oinezko moduan ere jokatzen dute, eta orduan ere arazo horiek guztiak dituzte eta ezin dugu ahaztu gizartearen esparru honek dituen zenbait gaixotasun (haien dentsitate handiagoaz ari gara beti) arriskuan jarri daitezkeela trafikoarekin duten harremanetan.

 

HELBURUAK

Arrisku handia erakusten duten jokamolde ezegokiak mugatzea, jokabide zuzenak eta seguruak definitzea eta arriskua txikituko luketen portaera zuzenen deskribapena izango litzateke helburuen funtzio nagusia. Planteamendu horretatik abiatuta eta gure azken helburua denez Gure egunerokotasunean trafikoarekin ditugun harremanetan arriskua saihesteko, pertsonei elementu kognitibo, afektibo eta konduktualak ematea, bizitzaren etapa bakoitzaren berezitasunak kontuan hartuz. Interbentzio honekin beste helburu batzuk ere landuko ditugu.


  • Parte hartzaileek duten jarrera aldatzea, haien jarrera despistatua jarrera arduratsu bilakatzeko.
  • Arauen eta seinaleen esanahia sendotzea.
  • Arauen eta seinaleen arabera jokatzea, gidari zein oinezko moduan.
  • Bide jardueretan ardura zentzua garatzea.
  • Jarrera prebentiboa izateko, norberaren inguruneko espazioa eta elementuak identifikatzea
  • Sozializazio lana bultzatzea.
  • Arriskuaren kontzeptua garatzea.
  • Arriskuei aurre egiteko estrategiak garatzea
  • Gizabidezko jarrerako ohiturak garatzea.
  • Bide publikoan jokaera seguruak garatzeko, ikasleei jarraibideak ematea.
  • Gizartearen ikuspegitik egokiak diren joerak izatea.
  • Arriskua dakarten mugikortasunaren elementuak hautematea eta norbere hautemate gaitasuna baloratzea.
  • Desplazamendu seguruei buruz hausnartzea.
  • Gure jokabide seguruei eta arriskutsuei buruz hausnartzea.