Arrasateko Udalak 13 eta 40 urte bitarteko herritarrei eskatzen die PCR proba egin dezatela, bat eginez Osakidetzak eta Osasun sailak egindako deialdiarekin
2020/11/17Osasun sailak eta Osakidetzak Arrasateko 13 eta 40 urte bitarteko bizilagunak deitu dituzte PCR proba egitera. Proba egiteko, hitzordua eskatu behar da aldez aurretik, azaroaren 17an, 16:00etatik aurrera, 943 03 52 50 telefonora deituta.
PCR probak egiteko egitura egongo da Debagoieneko ospitalean, kanpo kontsulten eraikinaren beheko solairuan, azaroaren 18tik azaroaren 20ra arte. Probak egingo dira 15:30etik 20:00ak arte. Udalerriko ikastetxeetako ikasleek PCR lagina hartu gura izanez gero, ez dute zertan hitzordua eskatu, hitzordua ikastetxeetako zuzendaritza taldeekin antolatuko baita. Emaitza guztiak SMS bidez bidaliko dira.
Gogoratu, Covid-19arekin bateragarriak diren sintomak edukiz gero (sukarra, eztula, eztarriko mina, arnasteko zailtasunak, usaimenaren galera…) isolatu etxean eta deitu osasun zentrora.
Arrasateko Udalak 13-40 adin tarteko herritar guztiei eskatu die PCR froga egiteko: “garaia da erantzukizun osoz jokatzeko, orain arte egin den moduan. Hain erraz kutsatzen den Covid-19ari guztiok batera eta era amankomun eta lankidetzan bakarrik egin diezaiokegu aurre. Banakoaren osasuna zainduz, guztion osasuna babesten dugu.