Igerilekuko obrek dirauten bitartean AUKEAK hainbat aukera emango dizkie erabiltzaileei

2010/09/14
Card image cap
Azaroaren amaierarako obrak amaituta egongo direla aurreikusten du AUKEAk.

Barruko igerilekuak itxita daude, bertan egiten ari diren obrak direla eta. Obra horiek bi hilabetetan amaituta egongo direla aurreikusten du AUKEAk.  Hori dela eta,  igerilekuak itxita egongo diren bitartean,  erabiltzaile guztiak eremu lehorrera pasatuko dira, eta bertako zerbitzuez gozatu ahal izango dute.

Horrez gain, igerilekuko txartela dutenek bi aukera izango dituzte obrek irauten duten bitartean: batetik,  ikastaroetan parte hartzeko  deskontua eta, bestetik, txartel mankomunatua ateratzeko aukera.

Ikastaroak egiteko deskontuak

Ikastaroetan izango diren deskontuak %10 eta %20 bitartekoak izango dira pertsona eta hilabete bakoitzeko. Txartel familiarren kasuan bi pertsonendako aukera izango da, eta haurrek eskaeran egin nahi izanez gero,  eskaera hori aztertu egingo luke AUKEAk.

Ikastaroetan parte hartzeko izenemateak irailaren 13 eta 24 bitartean egin behar dira, Kiroldegian edo BAZen.

Txartel mankomunatua

Txartel honek abendura arteko balioa izango du eta 4 eta 6 euro bitartean ordaindu beharko da. Txartel honek aukera ematen du Debagaraiako igerilekuetan sartu ahal izateko (Bergara, Oñati eta Eskoriatza). 

Bukatzeko, AUKEAk jakinarazi nahi du, eguraldi ona dela eta,  kanpoko igerilekuak  aste honetan ere zabalik  izango direla.

Igerilekuak itxita dauden bitartean aukerak