Astelehenean zabalduko da Udalaren Gizarte Zerbitzuen bulegoa aurrez hitzordua eskatuz

2020/05/29
Card image cap
Arrasateko Gizarte Zerbitzuen bulegoa berriz ere irekiko da ekainaren 1etik aurrera, hasieran administrazio tramiteetarako soilik. Alarma egoeraren ondorioz, Udalak telefono bidez eskaini du arreta martxoaren 16tik honaino eta astelehenetik aurrera hasiko dira berriz aurrez-aurreko zerbitzua ematen, segurtasun baldintzen baitan.

Lehen astean administrazio tramiteak bakarrik egin ahal izango dira bulegoan: dokumentazioa aurkeztu eta osatu, tramitatuta baina sinatu gabe dauden eskaerak sinatu, aparkaleku txarlak jaso etab. Aldez aurretik telefonoz (943 25 20 07) hitzordua eskatzea ezinbestekoa izango da eta emandako egun eta orduan joan beharko da bulegora. Ezingo da sartu hitzordurik izan gabe.

Hitzordua duten herritarrek dagokien orduan itxaron beharko dute bulego aurrean langile bat haien bila irten arte. Sartzerakoan, betiere maskararekin, eskuak garbitu beharko dira.

Ekainaren 8tik aurrera eskainiko dira zerbitzu guztiak aurrez aurre, Gizarte Zerbitzuen bulegoan. Aurrez aipatutako baldintza guztiak bete beharko dira: telefonoz hitzordua hartu beharko da lehenago, eta egokitutako egun eta orduan bulego kanpoan itxaron beharko da maskararekin segurtasun neurriak errespetatuz.