Zabalik da epea Abaroako taberna ustiatzeko lehiaketan izena emateko
2010/05/11Eskabideak BAZen aurkeztu behar dira, maiatzak 11 eta 21 bitartean.
Arrasateko Udalak, Abaroa Jubilatuen Etxearen jabeak, lehiaketa publikoa deitu du kontzesio administratiboa emateko; horren arabera, hor dagoen taberna erabiltzea eta ustiatzea baimentzen zaio kontzesionarioari.
Eskaintzak aurkeztea
Eskaintzak aurkeztea
Proposamenak eta horiekin batera doazen dokumentuak kartazal itxi baten aurkeztu behar dira; Kartazalean izenburu hau jarri behar da “ARRASATEKO ABAROA JUBILATUEN ETXEKO TABERNAREN ERABILERA ETA USTIATZEA ADJUDIKATZEKO LEHIAKETAN PARTE HARTZEKO PROPOSAMENA", eta honako datu hauek idatzi behar dira: eskatzailearen izen abizenak, NAN zkia, helbidea eta telefono zkia.