Eskolako Agenda 21 proiektu barruan ikastetxeen arteko foroak ospatu dira Arrasaten
2016/05/17Eskolako Agenda 21 proiektuarekin ikasturte honetan “Bizitzeko herria” gaia lantzen ari gara herriko ikastetxe guztiekin. Proiektua pleno batekin bukatuko dugu hilabe hontako azken egunean (maiatzak 31) arratsaldeko 5etan Arrasateko udaletxean; bertan ikasleek urtean zehar ateratako konklusioak azalduko dituzte, eta arazoak konpontzeko proposamenak eta konpromisuak ere bai.
Pasa den asteko foroetan plenora eramango den dokumentua adostu genuen, eta lan horretan Lehen Hezkuntzako ikasleak eta DBH eta Batxilergoko ikasleak egon ziren.
Ordu asko pasatu dituzte gure haur eta gazteek bai haien zentroetan bai herriko kaleetan ahusnarketak egiten; Udalan ere lan asko egin dute Ingurumen Eskolan eta Garagartzako ortu ekologikoetan. Laster lanaren emaitzak ezagutzeko aukera izango dugu denok.