Eskolako Agenda 21 proiektu barruan ikastetxeen arteko foroak ospatu dira Arrasaten

17/05/2016
Card image cap
Ikasturte honetan “Bizitzeko herria” gaia lantzen ari gara herriko ikastetxe guztiekin

Eskolako Agenda 21 proiektuarekin ikasturte honetan “Bizitzeko herria” gaia lantzen ari gara herriko ikastetxe guztiekin.  Proiektua  pleno batekin bukatuko dugu  hilabe hontako azken egunean (maiatzak 31) arratsaldeko 5etan Arrasateko udaletxean;  bertan ikasleek urtean zehar ateratako konklusioak azalduko dituzte, eta arazoak konpontzeko proposamenak eta konpromisuak ere bai.

Pasa den asteko foroetan plenora eramango den dokumentua adostu genuen, eta lan horretan Lehen Hezkuntzako ikasleak eta DBH eta Batxilergoko ikasleak egon ziren.

Ordu asko pasatu dituzte gure haur eta gazteek bai haien zentroetan bai herriko kaleetan ahusnarketak egiten; Udalan ere lan asko egin dute Ingurumen  Eskolan eta Garagartzako ortu ekologikoetan.  Laster lanaren emaitzak ezagutzeko aukera izango dugu denok.