TAO motak
TAO motak
TAO EXPRESS
Gune zuri urdina
Ordutegi jarraitua izango du astelehenetik egubakoitzera: 09:00-20:00. Zapatuetan 09:00-13:30.
Gehienez 30 minutuan aparkatu daiteke. Arrasaten erroldatutako ibilgailuek tarifa onura bat izango dute, 15 minutukoa aparkaldi bakoitzeko. Ezingo da aparkatu bertakoen txartela erabiliz; beraz, tiketa atera beharko da.
Tarifak
Gehienez 30 minutu
15 minutuan 0,20 €
30 minutuan 0,40 €
Arrasaten erroldatutako ibilgailuak
15 minutuan DOAN
TAO MERKEA
Gune gorri urdina
Ordutegi jarraitua izango du astelehenetik egubakoitzera: 09:00-20:00. Zapatuetan, 09:00-13:30.
Gehienez 120 minutuan aparkatu daiteke. Ezingo da aparkatu bertakoen txartela erabiliz; beraz, tiketa atera beharko da.
Tarifak
Gehienez ordu bi DOAN.
TAO LUZEA
Gune berde urdina
Astelehenetik egubakoitzera: 09:00-13:30 eta 15:30-20:00. Zapatu, domeka eta jaiegunetan ez dago TAOrik.
Goizeko edo/eta arratsaldeko txanda lortu ahalko dira tiketa erosiz.
Bertakoen txartela dutenek TAO luzean aparkatu ahalko dute, baina beren barrutian bakarrik, denbora mugagabean.
Tarifak
Goizean 1,00 €
Arratsaldean 1,00 €
Egun osoan 2 €
TAO ARRUNTA
Gune urdina
Astelehenetik egubakoitzera: 09:00-13:30 eta 15:30-20:00. Zapatu, domeka eta jaiegunetan ez dago TAOrik.
Gehienez 240 minutuan aparkatu daiteke. Eta lehen ordu biak doan izango dira.
Bertakoen txartela dutenek TAO arruntean aparkatu ahalko dute, bainan beren barrutian bakarrik, denbora mugagabean.
Tarifak
Gehienez 4 ordu
Lehen ordu biak doan: gainontzekoak 0,80 €/orduko
BERTAKOAK
Gune zuria, B/R bereizgarriez
Astelehenetik egubakoitzera: 09:00-13:30 eta 15:30-20:00. Zapatu, domeka eta jaiegunetan ez dago TAOrik.
Bertakoen txartela dutenek aparkatu ahal izango dute bizi diren barrutian bakarrik, denbora mugagabean.