Arrasateko Udalak Merkatarientzako komunikazio formazioa antolatu du, Gipuzkoako Merkatarien Elkartearekin elkarlanean

2024/02/23
Card image cap
Ikastaroa 11 saiotan banatuta egongo da martxo eta apiril artean.

Arrasateko Udalak formazio saioak antolatu ditu Arrasateko komertzioak bultzatzeko eta salmentetarako komunikazio tresnak indartzeko, Gipuzkoako Merkatarien Elkartearekin elkarlanean.

Ikastaroan telefono mugikorrez bideoak sortzeko oinarrizko ekoizpenak eta edizioak erakutsiko dizkie komertzioetako arduradunei, gero haiek beren negozioetan aplikatzeko. Udal ordezkariek azaldu dute “Besteak beste, telefono mugikorra bideoak grabatzeko tresna gisa ezagutuko dugu, ekoizpenerako teknikak, ediziorako aplikazioak eta adibide praktikoak”.

Lehen formazio saioa martxoaren 4an

Ikastaroa 25 ordukoa izango da, eta presentziala izango da, Kulturaten. Horren ondorioz, eta komertzioetako ordutegiekin bateragarri egiteko, formazioaren ordutegia 13:45etik 16:00etara izango da. Saioak martxoaren 4an, 6an, 11n, 18an, 25ean eta apirilaren 8an, 10ean, 15ean, 17an, 22an eta 24an izango dira.

Formazioa % 100 diruz lagunduta egongo da, eta izen emateak egin daitezke 943 42 55 57 telefonoan, 688 83 26 20 WhatsApp zenbakian edo formacion@fmg.es helbide elektroniko bidez.