Gazteria sailak hiru ikastaro antolatu ditu urritik abendura bitartean

2010/09/29
Card image cap
"Kustomizazioa", "Hasiberrientzako sukaldaritza" eta "Tratu onen plazerra" dira ikastaroen izenburuak.

Ikastaroak Kulturaten izango dira, eta dagoeneko zabalik da izena emateko epea Gazte Bulegoan. 

  • Kustomizazioa: norberaren sormena bultzatzea izango da ikastaro honen helburua, erabiltzen ez diren arropa eta osagarriei erabilera berria emateko.  Ikasleek aipatutako elementu horiek birdiseinatu eta berrerabiliko dituzte.
  • Hasiberrientzako sukaldaritza: herrira datozen ikasle berriei edo eta etxeko sukaldean laguntzen hasi nahi dutenei zuzenduta dago ikastaro hau.
  • Tratu onen plazerra: Emakume Txokoarekin batera antolatutako ikastaro honetan sexismoa, amodio erromantikoak edo eta jendarte indarkeriaren inguruko irizpide kritikoa landuko da.

 

    Argibide gehiago