Kulturaten Aspace Gipuzkoaren 50. urteurreneko erakusketa ibiltaria aurkeztu da
2022/05/18Gipuzkoako gizarteari eskerrak emateko asmoz, Aspace Gipuzkoak azken 50 urteotan egiten ari den jarduera azaltzeko asmoz, erakundeak ekimen berri bat jarri du abian, lurraldeko hainbat herritan ipiniko den erakusketa ibiltaria.
Hernaniko Orona Eraikinean hasi eta orain arte, Gipuzkoako Batzar Nagusietan, Irungo Palmera Montero eraikinean, Intxaurrondoko Kultur etxean eta Bergarako Agorrosin Kirol Gunean egon da ikusgai. Orain, Arrasateren txanda iritsi da.
Erakusketaren kolaboratzaile nagusia Orona Fundazioa izan da. “50 urte iklusioa bermatzen” izenburupena, 24 panelez osaturiko erakusketak, modu didaktiko eta pedagogikoan garun-paralisia duten pertsonen errealitatea, beren ingurune pertsonal eta familiarra eta elkartea erakusten eta balioesten dituzten balioak azaltzen ditu.
Ibilbidean zehar Aspace Gipuzkoa zer den, bere 4 interes-taldeek (erabiltzaileak, familiak, profesionalak eta boluntarioak) duten garrantzia, elkarteak lurraldean duen eragina, eskaintzen dituen zerbitzuak eta historia ezagutuko ditugu.
Erakusketa Kulturaten ipini da
Eraikineko klaustroan egongo dira ikusgai erakusketa osatzen duten 24 panelak maiatzaren 18tik 31ra. Ekitaldira instuzio, elkarte eta enpresa laguntzaileetako ordezkariak bertaratu dira.
Maria Ubarretxena, Arrasateko alkateak, balioan jarri nahi izan du Aspace Gipuzkoaren ibilbidea, garun-paralisia duten pertsonei arreta emanez urte luze hauetan. Era berean, eskerrak eman dizkie erakundea osatzen duten familia, bolondres, profesional eta erabiltzaileei egiten duten lanagatik azken hauen inklusioan.
Erakusketa parte-hartzailea
Elkartea kokatua dagoen Gipuzkoako udalerri bakoitzeko zentro eta ikastetxeek beren panela egin dute, elkarteari eta haren helburuei dagokien gai bat ardatz hartuta. Andoainek, Arrasatek, Beasainek, Bergarak, Donostiak, Eibarrek, Eskoriatzak, Irunek, Urretxuk eta Tolosak gai hauek landu dituzte: arreta goiztiarra, proiektu komunitarioa, parte-hartzea, ingurunearekiko harremana eta komunikazioa, hezkuntza-proiektua, garun-paralisia duten pertsonen eskubideak, eguneko zentroaren eredua, pertsonen bizikidetza etxebizitzetan, komunikazio-laguntzak eta kirol egokitua.
Ibilbide honen bidez, 1971. urtean sortu zenetik elkarteak egiten duen lan handia ezagutu ahal izango du bisitariak.
Aspace Gipuzkoa zenbakitan
Aspace Gipuzkoa Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakunde bat da. Garun-paralisia duten 492 pertsonari ematen die arreta; horretarako, 361 profesional eta 126 boluntario ditu.
Elkarteak lurraldeko 11 udalerritan (Andoain, Arrasate, Beasain, Bergara, Eibar, Eskoriatza, Donostia, Irun, Tolosa, Urretxu eta Zarautz) dituen 15 zentroen banaketa geografikoak aukera ematen du arreta familia-etxeetatik ahalik eta hurbilen dagoen ingurune batean egiteko.
50 urte hauetan, Elkarteak eraldaketa handia bizi izan du, garun-paralisia duen pertsona eta bere familia eguneroko jardueraren erdigunean mantenduz.
Lankidetza sarea
Hirugarren Sektore Sozialeko erakunde gisa, Aspace Gipuzkoa Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko eta Espainiako Estatuko beste erakunde batzuekin elkarlanean ari da sarean. Ibilbide honetan, euskal erakunde publikoek lagundu eta aintzatetsi dute elkartea. Erakundeekiko lankidetza-hitzarmenei esker, Aspacek garun-paralisia duen pertsonari arreta eman diezaioke bizitza osoan, adin goiztiarretatik ondorengo etapetaraino.
Orona Fundazioak gauzatu du erakusketa hau. Bere laguntzari esker, Aspace Gipuzkoa urte oso batez egongo da ikusgai presentzia duen Gipuzkoako udalerrietan.