Gaixotasun mentala duten pertsonen familiarrentzako ikastaroa

2012/09/11
Nahasmen mentala edo psikiatrikoa duen pertsonaren arreta edo elkarbizitza zeregin zaila izan daiteke, eta batzuetan, familia arteko giroa egoera kaotiko batera eraman dezake familia arteko harremanak ezegonkortuz

Gaixotasun mentalei buruz ikasteko eta elkarbizitza hobetzeko helburuarekin, AGIFESek Debagoienako udalekin elkarlanean gaixotasun mentala duten pertsonen familiarrentzat ikastaroa antolatu du.

Ikastaroan landuko diren gaiak:

Irailak 20: Zer da gaixotasun mentala?

Urriak 4: Egitura sanitario eta soziosanitarioak

Urriak 18: Gaixotasun mentala duen pertsonaren babes juridikoa

Azaroak 8: Laguntza sozialak eta errekurtso ekonomikoak

Azaroak 22: Familiak zer egin dezake?

Gai zerrendaren inguruko informazio gehiago

Izen emateko: Irailaren 19a baino lehen deitu AGIFES elkartera, 943.47.43.37