Neguko oporretako egitarau bereziak

10/12/2021
Card image cap
Prest ditugu opor hauetarako ekintza bereziak haur eta nerabeentzako zerbitzuetan. Abenduaren 27tik 30era denetariko ekintzak egiteko aukera egongo da.

LUDOTEKAK (3-12 urte)

  • Abenduak 27, astelehena, mendi irteera (eguraldi onarekin) eta esperimentu tailerra (eguraldi txarra egiten badu).
  • Abenduak 28, martitzena, sukaldaritza.
  • Abenduak 29, eguaztena, makedo eta jolas erraldoiak.
  • Abenduak 30, eguena, kustomizazio tailerra.

Ekintza hauek goizez izango dira, 10:30etatik 13:00etara.

Parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute, abenduaren 17a baino lehen, ludoteketan.

Honez gain, ekintza berezia antolatu da 9-12 urte artekoentzat: Zaldien isla. Zaldiekin tailer emozionala izango da, abenduaren 29an, eguaztena, arratsaldez (15:30-19:30).

Jolas eta dinamika ezberdinen bitartez, zaldiaren eta haurraren arteko harremana baliatuz, norbere burua ezagutzea da helburua.

Gehienez 15 pertsonentzako dago lekua. Ekintza hau irekia izango da edozein haurrentzat, baina lehentasuna izango dute ludotekako bazkideek.

Prezioa: ludotekako bazkideak 8 euro / gainontzekoak 10 euro.

Izena emateko epea abenduaren 9tik 17ra izango da, eta ludoteketan egin beharko da.

 

GAZTETXOKOAK (12-17 urte)

Ekintzak:

  • Abenduak 26, domeka, 17:00-21:00, Olentzero ezkutua San Andreseko gaztetxokoan.
  • Abenduak 27, astelehena, 17:00-21:00, Bingo txantxa Erguingo gaztetxokoan.
  • Abenduak 28, martitzena, 11:00-18:00, irteera Salting Iruñara. Prezioa: 5 euro.
  • Abenduak 29, eguaztena, 10:00-17:00, irteera paintball Iturgutxira (Araba). Prezioa 10 euro.
  • Abenduak 30, eguena, 11:00-18:00, mendi irteera + gazte bazkaria Musakolako gaztetxokoan.

Izena emateko gaztetxokoetan bertan edo zerbitzuetako instagramen edo whatsappean.

 

FAMILIAN JOLASEAN URTARRILEAN

Bestetik, urte berriarekin batera, Familian Jolasean ekimenari helduko diogu. Igande arratsaldetan, 0-8 urte arteko haurrei eta familiei aisialdiaz eta jolasaz gozatzeko aukera eta espazioa eman nahi diegu. Urtarrilaren 16an hasi eta martxoaren 27ra arte, domeka arratsaldetan izango dugu zita, 17:30etatik 19:30ak arte.