Historia
Historia
Gure udalerrian egin diren indusketa arkeologikoei esker, badakigu orain dela milaka urte gizakiok eskualde hau aukeratu genuela bizitzeko. Horren lekuko adierazgarrienak dira Lezetxiki eta Labeko Koba haitzuloak. Izan ere, aztarnategi bi horietan aurkitu dituzte hiru giza espezieren aztarnak, Paleolitoan bizi zirenak.
Milaka urte geroago gure aurreko belaunaldiek kobazuloen babesa utzi zuten, eta hasi ziren landa zabalean herrixkak eraikitzen. Arrasaten badugu horren testigantza, Murugaineko herrixka. Antzinaroa oso garai ezezaguna izaten jarraitzen du gure artean, baina, polito-polito, ikerlariek badabiltza aurkikuntza berriak egiten.
Baina Arrasateko egiazko boom ekonomikoa gertatu zen Erdi Arotik aurrera, Mondragon altzairuaren markari esker. Herria espezializatu zen burdinaren eraldaketan, eta horretan datza XIX. mendean bizi izan zuen hazkunde industriala. Hori dela eta, hezkuntza garatzeak ekarri zituen egungo herriaren oparotasuna eta populazio aniztasuna.
Ezagutu hainbat garaitako pasarteak
Historiaren mugarriak
Gure historia ezagutzeko aukerak