Hileta zibiletan “borondatezko hizlari” izateko deialdia
2015/09/14Udalak zerrenda osatuko du gune publikoko hiletetan borondatezko hizlari izateko prest dauden herritarrekin. Interesatuek urriaren 1era arte eman dezakete izena BAZen
Hildakoaren familiak horrela eskatzen duen kasuetan bakarrik parte hartuko du hiletan borondatezko hizlariak. Bestalde, hizlariaren parte hartzea borondatezkoa izanik, ez du Udalaren aldetik kontraprestatziorik jasoko eta ez du inolako lan erlaziorik izango.
Informazio gehiago hemen