Arrasateko Udalak udalerriko kale eta erabilera publikoko elementuen desinfekzioa areagotuko du

2020/03/23
Card image cap
Martxoaren 23tik aurrera (astelehena), kaleak garbitzeko, ura eta sodio hipokloritoa nahasiko dira pertsonen pilaketa areagotzen diren eremu publiko eta erabilera kolektiboko elementuak desinfektatuz, COVID 19ren hedapena geldiarazteko.

Koronabirusaren pandemiak eragindako osasun-alarma duela eta, Arrasateko Udalak ezinbestekotzat jotzen du kaleak garbitzea, bide publikoek izan dezaketen karga birala kentzeko. Premisa horrekin, martxoaren 23tik aurrera (astelehena), pertsonen pilaketa areagotzen den bide eta elementu publikoen desinfekzioa areagotu egingo da: kaleak ureztatzeko, ura eta sodio hipokloritoa nahasiko dira eremu publiko eta erabilera kolektiboko elementuak desinfektatuz, COVID 19ren hedapena geldiarazteko.

Kaleak garbitzeko, ura erabiliko da, arraste-garbigarri tentsio-aktiboekin indartuta. Baldeaketan garbiketa eta desinfekzioa eginen dira.

Produktua lainoztatuz garbituko da, eta batez ere osasun-zentroetatik, supermerkatu handietatik, elikagaiak banatzeko zentroetatik, farmazietatik eta abarretatik hurbil dauden eremuetan.

Kaleak garbitzeko, 20 mililitro sodio hipoklorito x litro bat ur formula erabiliko da, establezimenduak ireki aurreko orduetan. Horretarako, ihinztatzeko motxilak erabiliko dituzte langileek.

Igogailu publikoen, kale-argien, arrapalen eskudelen eta eskailera mekanikoen garbiketa ere indartuko da, garbigailu auto-garbigarriak erabiliz... Produktu garbigarriak eta desinfektatzaileak zuzenean lainoztatuz erabiliko dira.

Hala ere, adierazitakoa ahalik eta eraginkortasun handiena lortzeko, prozedura hau eta erabili beharreko garbiketa- eta desinfekzio-produktuak berrikusiko dira, beharrezkoa balitz, egunak joana ahala.