ELURTEEI BURUZKO BANDOA
2013/02/22Biharko alerta horia dago iragarrita eta naranja larunbata, igandea eta astelehenerako. Udalak elurteetarako plana bihar aktibatuko du.
Eusko Jaurlaritzak jakinarazitako iragarpenen arabera, datozen egunetan tenperatura baxuak eta elurra izango ditugu protagonista. Udalak, honez gero, prest du guztia egoerari aurre egiteko.
Datozen egunetarako iragarpena
Gaur goizean elurra 1000 metrotara botako duela dago iragarrita eta 24:00etan 400 metrotara jaitsiko dela. Tenperatura, ordea, gradu bat zero azpikoa izango da eta euria eginez gero, izotz bihurtuko da.
Larunbat goizean ere izotza aurreikusten da, bi gradu azpiko tenperatura izango baitugu. Arratsaldean alerta laranja aktibatuko da; izan ere, 18:00etatik gauerdira arte 5-10 litroko prezipitazioa dago iragarrita eta elurra izango dela aurreikusten da.
Domekan ere hotz egingo du; bi gradu zero azpitik eta elurra itsaso mailan botako du. Aurreikuspenen arabera, elur mailak eta tenperatura baxuek bere horretan jarraituko dute