Arrasateko Udalak enkantera atera du Musakola auzoko 26-10 bis partzela

2017/03/14
Card image cap
Partzela, Kataide industrialdean dago, jatetxea izandakoa

Enkantea atera du Arrasateko Udalak,  Musakola auzoa 26-10 bis-eko partzela besterentzeko.

Partzela, Kataide industrialdean dago, Musakola auzoan, 26-10 bis zenbakian.

745 m2 azalera du eta muga egiten du alde guztietatik udal partzela batekin, zeinak jasotzen duen Kataide poligonoko urbanizazio publikoa. Partzelan jasota dago eraikin bat, dituena beheko solairua eta solairu bat altueran, bi uretako teilatua eta plantan 380 m2 azalera. Eraikin hau historikoki jatetxe izatera bideratua izan da.

Arrasateko Udalarena da 100% titulartasuna.

Enkantea arautzen duten baldintzen agiria Arrasateko Udaleko kontratatzailearen profilean kontsulta daiteke

Zenbatetsitako balioa 209.000 EUR-koa da (BEZ gabe)

Erosleak erabaki ahal izango du ondare-eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zerga edo Balio Erantziaren gaineko Zerga ezartzea (BEZ).

Enkantea izanik, balorazio irizpidea preziorik onena da.

Burutzeko epealdia hilabete batekoa da.

 

Interesdunak, eskaerak aurkezteko tokia:

Kontaktua:  BAZ (Biztanleen Arreta Zerbitzua)
Arano eta Garcia maisu-maistrak, 8
20500-ARRASATE
Telefonoa:  943252000
Faxa:  943252055
Helbide elektronikoa: