“Arrasate 1936: emakumea, gerra eta errepresioa”

“Arrasate 1936: emakumea, gerra eta errepresioa”

Noiz 2012-09-18T19:00:00+02:00 2012-09-18T19:00:00+02:00 - 2012-09-18T20:30:00+02:00 2012-09-18T20:30:00+02:00
Non Amaia Antzokia

Informazio gehiago


Bigarren Errepublikaren etorkizun justuago baten ametsa, gerraren gau iluna eta ondorengo diktadura, bizi, sentitu eta pairatu zuten emakumeen ahotan, jasan behar izan zuten izuaren gordina ikusarazten digute.

Euren bizipenak borrokaz mintzo dira, eta orain garenaren zati bat euren indarrarengandik eta kemenarengandik jaio zela demostratzen dute.

Historia idatziak jaso ez arren emakumezkoak izan dira urte goibel hauetako protagonista nagusiak. Sufritu dute, baina jardun dute, sortu dute eta aurrera egiten jakin dute. Dokumental honek emakumeek jasandako ahanztura eta isileko istorioak aireratu nahi ditu