Irailaren 1etik aurrera TAO zerbitzua berriro ere abian, egokitzapenekin

2022/08/30
Card image cap
Abuztuan TAO sistema bertan behera egon da eta irailaren 1ean berriro sartuko da indarrean.

Zerbitzuak aldaketa hauek izango ditu:

  1. 1) Gune urdin eta gorrian 2 orduz doan aparkatu ahalko du edonork, tikea aterata.
  2. 2) Gune berdean prezioak merkatu dira: 1 € goiz osoan, 1€ arratsalde osoan eta 2 € egun osoan.
  3. 3) TAO sisteman barneratzen diren auzo / kale berrietan irailaren 12 arte ez da isunik egongo, auzokideek aukera izan dezaten bertakoen txartela egiteko. TAO berriki jarri den guneetako txartelaren kostua 2022an: lehen autoarena 17,50 €, bigarren autoarena 37,50 €. 2023an tarifa normala aplikatuko da, eta lehen autoarena 35 € eta bigarrenarena 75 €.
  4. 4) Gogorarazten da bertakoek, txartelaz, beren zonaldeko kolore urdinean, berdean eta bertakoetan aparkatu dezaketela.
  5. 5) Gogorarazten da ere zona urdinean, berdean eta bertakoetan, 13:30-15:30 bitartean, ez dagoela TAO zerbitzurik, ezta asteburuetan eta jai egunetan ere.

 

OHARRA: Abuztuaren 29tik aurrera TAOko bulegoa zabalik dago. Irailean, TAO zerbitzuaren inguruan sentsibilizazio bideo batzuk zabalduko dira sare sozialen bidez zein udalaren hedabide kanalen bitartez.