“Errenta buru” plaza, bitartekotasunez betetzeko hautaketa prozesua

2019/01/31
Card image cap
Arrasateko Udalak hautaketa prozesua deitu du, hutsik geldituko den A1 taldeko “Errenta buru” lanpostua bitartekotasunez hornitzeko

Hautaketa prozesuan parte hartzeko, besteak beste, honako baldintzak bete behar dira:

-          Titulazioa: lizentziatura edo gradua ekonomian, enpresa zientzia, zuzenbidean edo antzekoetan.

-          Euskararen ezagutza: C2 edota 4 Hizkuntza Eskakizuna egiaztatzea.

Deialdiaren oinarriak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira.

Interesatuek eskaera aurkeztuko ahal izango dute urtarrilaren 31etik aurrera.

Egingo den hautaketa prozesuaren oinarri-arauak udalaren webgunean kontsulta daitezke, Lan Eskaintza Publiko atalean.