XI. Udaberriko Musikaldia
2015/04/14Aurtengo Udaberrian ere azken urteetan bere bihurtu dituen ezaugarriekin dator Arrasateko Musikaldia: Udalak musika klasikoaren inguruko eskaintza egituratzeko asmoz sortu zuen jaialdia, Arrasateko musikarien erakusleiho da orain. Musikaldiak lekua ematen euskal musika zein konpositoreei die eta anitza da garai eta estilo aldetik.
Hamar urtetan Erdi Aroko musika, barrokoa, erromantikoa, gaur egungoa, euskal musika, bakarlariak, laukoteak, abesbatzak, orketrak… izan dira Kulturaten, parrokian eta San Frantzisko elizan.
Hamaikagarrena ere natoa dator, bete-betea: Perkusio taldeak, abesbatzak, orkestrak edo soka laukoteak, euskal barrokoko hainbat “altxor” ezkutuak, gaur egungo euskal konpositoreen piezak… horiek guztiak entzuteko aukera izango dugu 2015eko XI. Udaberriko Musikaldian. Gozamena musikazaleentzako, inondik ere.
Egitaraua
- Apirilak 17, Kulturateko Areto nagusian: IKKO perkusio taldea (20:00)
- Apirilak 18, Parrokian: Txorbela eta Iruñeko Ahots Baxuen Abesbatza (20:00)
- Apirilak 19, Parrokian: Euskel Antiqua (20:00)
- Apirilak 24, San Frantzizko elizan: Arrasate Musikal + Goikobalu (20:00)
- Apirilak 25, Kulturateko Areto nagusian: Zura laukotea (20:00)
Kontzertu eta talde bakoitzaren inguruko informazio zehatza nahi izanez gero klikatu hemen.