Hasi da Mondragon City Challenge-ren II. edizioa

2022/09/13
Card image cap
Izena eman daiteke 2022ko urriaren 18ra arte www.mondragoncitychallenge.com webgunean.

Mondragon City Challenge bueltan da bigarren edizioarekin. Nazioarteko Ekintzailetza Txapelketa Kooperatiboa, batxilergoko, prestakuntza zikloetako eta unibertsitateko ikasleentzat, ekintzailetza kooperatiboko portaerak sustatzeko eta gazteak eredu kooperatibora hurbiltzeko, antzeko eredu batean oinarritutako enpresa proiektuak garatuz.

Edizio berria gaur aurkeztu dute Arrasaten antolatzaileek: El Diario Vasco, Arrasateko Udala, Eusko Jaurlaritza, Kooperatiben Goren Kontseilua, Konfekoop, MONDRAGON Korporazioa, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Mondragon Unibertsitatea.

Mondragon City Challenge zuzenduta dago mundu osoko ikastetxeetako ikasleei, batxilergokoak, erdi/goi mailako heziketa zikloetakoak eta unibertsitatekoak, izan publikoak, pribatuak edo itunpekoak.

Izena eman daiteke 2022ko urriaren 18ra arte  www.mondragoncitychallenge.com webgunean.

Erronka Mondragon City Challengea

Mondragon City Challenge txapelketaren bigarren edizioko parte hartzaileek aurre egin beharko diote enpresa proiektu bat hutsetik sortzeko erronkari, eta erronka hauetakoren bati:

  • Erronka teknologiko-digitala: digitalizazioa, Adimen Artifiziala eta Big Data, Teknologia herritarren zerbitzura, Automatizazioa, Zibersegurtasuna, Ekonomia digital justu eta lehiakorra sustatzea eta abar.
  • Erronka Sanitario-Soziala: Osasun sistema, Arrisku pandemikoak, Demografia eta zahartze osasungarria, Migrazioa, Genero berdintasuna, Zainketa eredu berriak eta abar.
  • Erronka energetiko-klimatikoa: neutraltasun klimatikoa, sistema energetikoaren deskarbonizazioa, baliabideen eta energiaren erabilera eraginkorra, mugikortasun jasangarria eta adimenduna, trantsizio energetiko justua, "From farm to table" eta abar.

Ezinbesteko baldintza izango da taldeak garatuko duen proiektua eraikita egotea kooperatiba kudeaketako eredu baten gainean. Talde finalistek beren proiektua defendatuko dute epaimahai profesional baten aurrean, 2023ko apirilaren 21ean, Arrasaten Amaia antzokian egingo den ekitaldian.

Informazio gehiago eta oinarriak www.mondragoncitychallenge.com webgunean.