Udaltzaingoko bi agente plaza betetzeko hautaketa prozesu bateratua
2023/01/19![Card image cap](https://www.arrasate.eus/eu/albisteak/udaltzaingoko-bi-agente-plaza-betetzeko-hautaketa-prozesu-bateratua/@@images/52c53e63-82d0-4785-8226-03fc74c2f10e.jpeg)
Arrasateko Udalak hautaketa prozesu bat egingo du, beste udal batzuekin batera, Polizia Akademiaren koordinazio eta ardurapean, une honetan pertsonal plantilan hutsik dauden 2 agente plaza modu finkoan betetzeko.
Deialdiaren oinarriak Euskal Herriko Agintaritzaren aldizkarian argitaratu dira urtarrilaren 16an, 10. zenbakian.
https://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/datos/2023/01/2300243e.pdf
Interesatuek eskaera aurkeztuko ahal izango dute, otsailaren 13ra arte, www.arkauteakademia.eus webgunean.