Arrasteko natura bideak proiektuak dagoeneko bere fruituak ematen hasia da
22/06/2018Arrasateko mendi eta auzo bideak balorean jartzeko proiektua abian jarri zen 2017ko udaberrian
Udaleko Toki Garapen saila eta Ingurumen saila buru-belarri ibili da proiektu hau garatzen azken hilabete hauetan. Dagoeneko, proiektuak bere fruituak ematen hasia da, eta lan guztiak bukatuta egon ez arren, Arrasateko natura bideak egitasmoa kaleratu da.
Egindako lana:
- Auzo eta mendi bideen azterketa eta lanketa.
- 2 PR berri sortu dira:
- PR Gi 205 – Anporretako bira, burdinaren bidea
- PR Gi 206 – Murugain, dragoiaren
- Arrasateko mendi eta auzoetako ibilbideak balorean jarri:
- Homologatutako bideak
- GR 121 Gipuzkoako bira
- PR-Gi 91 Erregebidea-Bedoña
- PR-Gi 96 Udala-Besaide
- PR-Gi 106 Arrasate-Arantzazu. Erromesbidea
- Pr-Gi 205 Anporretako bira, burdinaren bidea
- PR-Gi 206 Murugain, dragoiaren bidetik
- SL-Gi 42 Kurtzetxikiko bira
- Homologatutako bideak
- Udalatxeko igoerak
- Udalatx Besaidetik
- Udalatx Udalatik
- Udalatx Kanpanzartik
- Udalatxeko bira (*triangelu rdina*)
- Auzoetako bideak (*dragoiaren marka more iluna*)
- HB Herrigunea-Bedoña
- HU Herrigunea-Udala
- HM Herrigunea-Meatzerreka
- HGG Herrigunea-Garagartza-Gesalibar
- Arrasateko bira (*dragoiaren oinatza more argia*)
- Beste batzuk
- Arrasate-Elorrio. Erregebidea
Sortu den materiala – Informazioa – Webguneko edukia
Lan guzti honen ondorioz sortu da ondorengo material eta informazioa:
- Osasun eta kirol guneetan jartzeko panelak ibilbideen informazio praktikoarekin
- Mapak paperean: Arrasateko natura bideen ibilbide guztiak + Interes puntuak
- Udalatxeko igoera mapa paperean: 3 ibilbide + Udalatxeko bira + PR Gi 96 Udala-Besaide + informazio geologikoa
- Internet: udal webgunean
- Ibilbideak guztientzako mapa orokor bat, interes puntuekin eta zerbitzuekin
- Ibilbide bakoitzarentzako:
- Mapa interes puntuekin eta zerbitzuekin
- Perfila
- MIDEa
- Fitxa teknikoa
- Trakak Wikilocen
- Bideoa
Bideetan bertan: pintura markak, poste eta seinaleak eta balizak.
Egiteko gelditzen diren lanak dira: PR Gi-205 eta PR Gi-206 panel informatiboak jartzea irteera puntuetan eta PR Gi-206 bideko seinaleztapen bertikala jartzea. Eta pendiente dago ere, web gunean gaztelerazko bertsioa sartzea.