Udako uzta eta pizza tailerra bertako produktuen azokan, irailaren 21ean
2024/09/13Azoka irailaren 21ean izango da Seber Altube plazan, 9:00etatik 14:00etara. Azokarekin batera, pizza tailerra antolatu da.
Irailaren 21ean egingo da hileko hirugarren zapatuko azoka, Seber Altube plazan. Azokaren ordutegia 9:00etatik 14:00etara izango da. Udak eman dituen bertako produktuak erosi ahal izango dira, ezagunak ditugun ohiko saltzaileekin. Hilero bezala, erosketekin, bertako produktuekin osatutako otarra zozkatuko da.
Pizza tailerra
Ohiko postuez gain, hilabete honetan, pizza tailerra antolatu da. Gaztetxo zein helduentzako tailerra izango da, eta azokako produktuak erabiliko dira pizzak egiteko. Amaieran, norberak egindako pizza eramango du etxeko labean egiteko. Dena den, bertan ere, aukera izango da pizza batzuk egin eta dastatzeko.