Zapatu honetako, MARTXOAK 8ko Emakumeen Artisau eta Bertako Produktuen Azoka, Azoka Plazan egingo da, eguraldi txarragatik

2025/03/06
Card image cap
Azoka 10:00etatik 14:00etara bisitatu ahal izango da.

Haizeteagatik abisu horia ezarri da larunbaterako. Hortaz, eguraldi txarra tarteko, zapatuan, martxoaren 8an, Seber Altube Plazan egitekoa zen Emakume Artisau eta Ekoizleen azoka, Azoka plazan egingo da.

Azoka 10:00etatik 14:00etara bisitatu ahal izango da.

26 postuk osatuko dute azoka, horietatik 18 emakume artisauenak izango dira eta askotarikoak izango dira erakutsi eta salgai izango dituzten lanak (poltsak, zilargintza, bitxiak, arropa, zeramika, etxeko animalientzako osagarriak…) . Horiekin batera, 8 postu izango dira bertako produktuak (gazta, gozogintza, eztia...) eta herrialde ezberdinetako janariak eskainiko dituztenak (Amerika elkartearen eskutik).

Haur eta gaztetxoentzako, txapa tailer bat ere egongo da, 11:30etatik aurrera Txatxilipurdiren eskutik, Martxoak 8ko diseinu ezberdinekin, norbere txapa egiteko.
Azoka plazan aterpe hartuko du aurten Martxoak 8ko Azokak eta herritarrak animatu nahi ditugu bertara hurbiltzera!

Aldi berean, Emakume Txokotik, egunean bertan eta aste buruan zehar, Martxoak 8a ospatzeko eta aldarrikatzeko, antolatu diren ekimenetan parte hartzera dei egiten dugu.