Udalak abian jarri du Arrasateko Hiri Antolamenduaren Plan Orokorraren Berrikuspena

2011/11/14
Card image cap
Udalak abian jarri du Arrasateko Hiri Antolamenduaren Plan Orokorraren Berrikuspena

Udalbatzak, joan den azaroaren 8an egindako bilkuran, Arrasateko Hiri Antolamenduaren Plan Orokorraren berrikuspenaren Aurrerapen agiria jendaurrean jartzea erabaki zuen.

Plan Orokorra da hirigintza ikuspegitik Udalerri osoa arautzen duen agiria. Arrasateko hiritargoarentzako intereseko agiria da hau, Udalerriak hiri ikuspegitik etorkizunean izan dezakeen garapena azaltzen baitu. Erabilera nagusiak nola banatuko diren, zenbat parke, hiriaren egitura orokorra nolakoa izango den, babes ofizialeko etxebizitzak, parke teknologikoak, mota ezberdinetako etxebizitzak, industria guneak, bidegorriak, kirol instalazioak…

Gaur egun indarrean dagoen Plan Orokorrak aurreikusten du agiriaren berrikuspena egingo dela, besteak beste, hura behin betikoz onartu eta zortzi urte igaro ondoren. 2011eko apirilean aipaturiko Plan Orokorrak zortzi urte egin zituen indarrean (2003 – 2011). Udalak, zegokion azterketa egin ondoren, haren berrikuspena egokia zela iritzi zion. Hori horrela, Udalak Plan Orokorraren berrikuspen prozesua jarri du martxan eta prozesu horren barruan lehenengo agiria Aurrerapena da.

Aurrerapen agiri honek honoko dokumentuk dauzka: memoria, planoak (orokorrak eta zenbait proposamen), ingurumen iraunkortasunaren txostena eta azterlan sozio-ekonomikoa.

Edukinari dagokionean, Aurrerapen agiriak ez ditu proposamen zehatzak jaso. Eztabaida sortzeko agiri bat aurkeztea nahi da, alternatiba desberdinak jasoko dituena. Gaur egunean indarrean dagoen Plan Orokorra eztabaidarako “0” puntua izango da.

Jendeak agiriari buruzko iradokizunak aurkez ditzake orain hasi eta 2012ko otsailaren 15a arte. Agiria weborrian egongo da ikusgai (http:///www.arrasate-mondragon.org/udala/udal-egitamu-orokorra/hiri_antolamenduaren_plan_orokorra_aurrerapena) eta udaletxean ere bai, hirigintza departamentuan. Bestalde, Aurrerapen agiriarekin erakusketa bat ere egingo da Kulturateko klaustroan, 2011ko abenduaren 16tik 2012ko otsailaren 5a arte.

Iradokizunak aurkeztu ahal izango dira, BAZ-en eta erakusketan jarriko den kutxatilan. Egin ahal izango dira, baita ere, Arrasateko Udalaren webgunean.

Honen arian esan behar da joan zen urriaren 26an batzarra izan zela udaletxean “Udal Planeamenduaren Aholku Batzordea” eratzeko.

Aholku batzorde hau Euskal Autonomi Erkidegoko Lurzoruaren legeak aurreikusten duen organo bat da, aholkurako eta eztabaidarako organo bat, hain zuzen. Batzorde honen helburuetako bat da Udalek egindako Plan Orokorrak aztertzea eta txostena egitea. Txosten hau derrigorrezkoa izango da Plan Orokorraren onarpen izapiderako, baina ez loteslea.

Arrasateko aholku batzordeak 32 kide ditu. Bertan daude ordezkatuak udalerriko hainbat alor, talde eta kolektibo desberdin, hala nola, gazteria, hirugarren adina, merkataritza eta ostalaritza, industria, pertsona ezinduak, emakumeak, talde ekologistak, mendi elkarteak, kirol taldeak, sindikatuak, abeltzain eta nekazariak, eta kultura ondarearen aldekoak. Arlo horien ordezkariez gain, aholku batzordeko kide dira udal talde politikoen ordezkariak eta auzo alkateak.

Urriaren 26an egin zen batzarrean aholku batzordearen kideei Plan Orokorraren berrikuspenaren Aurrerapen agiria aurkeztu zitzaien. Aurrerantzean bilera gehiago izango dituzte agiri hori sakondu, eztabaidatu eta hari buruz dagokion txostena luzatzeko.

Udalak gonbitea luzatzen die erakunde, talde, enpresa eta hiritarrei Kulturaten egingo den erakusketara azaltzeko, eta dei egiten die egoki jotzen dituzten iradokizunan aurkez ditzaten. Dokumentuari buruz jarri nahi den edozein iradokizun edo ohar hurrengo orrian bete daiteke hemen klik eginez.