ATE IREKIAK LUDOTEKETAN!
23/01/2025Barazki pastela prestatzen
Kaixo Kaixo Santamainatik!
Bigarren hiruhileko hasierarekin batera, aste honetan (Urtarrilak 20tik 24ra) ate irekiak ditugu Arrasateko 3 ludoteketan. Hori dela eta, ekintza desberdinak burutuko ditugu.
Asteartean sukaldaritza egin genuen Santamainako ludotekan, hostore barazki pastela eta txokolatezko napolitanak egiteko aukera izan genuen. Parte hartze handia izateaz gain, izugarri gozatu genuen jakia prestatzen, eta tripa beteta joan ginen guztiok etxera.
Bestalde, ostegunean eta ostiralean ere ekintza desberdinak egongo dira gainontzeko ludoteketan. Ostegunean, Usaetxen maskara tailerra egingo da, eta ostiralean, aldiz, pegatina tailerra Okendon!
Animatu zaitezte ludotekak ezagutzera!