Urriaren 18an, larunbata, izango da erreka garbitzeko eguna

16/10/2014
Card image cap

Izena eman daiteke agenda21@arrasate-mondragon.net helbidera idatzita, edo 943252000 telefonora deitu eta ingurumen sailagatik galdetuta.

 Urriaren 22ra arte zenbait ekintza izango dira “Errekaren astea” ospatzeko. Atzo “Ura eta erreka Deba ibarrean” dokumentala estreinatu genuen Arrasaten eta datorren zapatuan izango da bigarren hitzordu garrantzitsua, erreka garbiketarena.

 Aurten, lehendabiziko aldiz, eskualdeko herri guztiok erreka egun berean garbituko dugu, urriaren 18an. Izan ere, aurten Mankomunitatetik errekari dagokion garrantzia eman nahi zaio errekaren astean, eta debagoiendar guztion artean zabaltzea errekak gure bizimoduan duen funtzioaz, errekak zaintzearen garrantziaz.

 Arrasateko kasuan, bihar da izena emateko azken eguna: agenda21@arrasate-mondragon.nethelbidera idatzita, edo 943252000 telefonora deitu eta Nerea Laspiurregatik galdetuta egin dezakezu. Aurrez izena eman ez duenak ere egunean bertan etortzeko aukera izango du.

   Eguna: urriaren 18a larunbata

   Ordua: 09:30

   Elkargunea: Laubide plazan

                  Oharra: Arropa eta oinetako egokiak ekarri.

 
 DEBA IBAIA: ORAINDIK ASKO DUGU EGITEKO

 Gure erreka Europako kutsatuenetakoa izatera heldu da, eman zaion erabilera masiboagatik eta inguruan eraikitako azpiegitura guztien ondorioz. Araztegiak martxan jarriz, eta herritarrek bazterretako zikinkeriak garbitzen parte hartu izanari esker, gure eskualdeko uraren egoera ekologikoa eta ibai ekosistema berreskuratuz joan gara.

 Horren ondorioz, animalia eta landare gehiago dabiltza erreka ingurutan. Baina, oraindik ere, gure inguruko ibai eta errekek ahalik eta egoera naturalena eta garbiena lor dezaten lan asko dugu egiteko. EGITARAUA